El Correo

Foru Aldundiak posta zerbitzuen kontratua esleitu du 2018a arte, 1,9 milioi euroan

  • Zerbitzu horiek beharrezkoak dira Arabako Foru Aldundiko sailetako administrazio jarduera behar bezala gauzatzeko

Diputatuen Kontseiluak gaur esleitu dio posta zerbitzuen eta derrigorrezko dirubilketaren kudeaketaren kontratua Posta eta Telegrafoen Estatu Sozietateari, 2016 urtetik geratzen den zatirako eta 2017 eta 2018 urteetarako, beste bi ekitaldiz luzatzeko aukerarekin, eta gehienezko aurrekontua 1,9 milioi euro dela.

Erabaki hau Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailak proposatuta onartu da. Zerbitzu horiek beharrezkoak dira Arabako Foru Aldundiko sailetako administrazio jarduera behar bezala gauzatzeko, eta, zehazki, herritarrei, enpresei eta erakundeei indarreko legedian ezarritakoaren arabera behar bezala eta epeen barruan egin diezazkieten papereko jakinarazpenak.