El Correo

Txakurrak adoptatzeko kanpaina izango da asteburuan Probintzia plazan

  • ADOPTATUKO NAUZU?` lemarekin, txakurrak adoptatzeko X. kanpaina izango da asteburu honetan Probintzia plazan, Arabako Foru Aldundiaren aurrean.

Gasteizko Udalaren Animaliak Babesteko Zentroan dauden animalien adopzioak bultzatzea da kanpainaren helburu nagusia, jabeak bilatzea, beste animaliaren bat erosi ordez horiek har ditzaten, elkartasunez.

APASOS elkartetik, animaliekiko errespetua bultzatu nahi da, eta animaliak babestu. Zentzu horretan, animaliak abandonatzea ekiditeko edo abandonatzen direnen kopuru albait gehien murrizteko gakoak hauek direla aldarrikatzen dute: jaiotza-kontrola, animaliak antzutuz, eta ez haztea; ez erostea, eta adoptatzea.

Bereziki aintzat hartuko ditu kanpainak arriskutsu izan daitekeen txakurrak. Une honetan, Animaliak Babesteko Zentroan dauden 78 txakurretatik, 38 halakoak dira. APASOS elkartetik behin eta berriro gomendio egiten dute halako animaliak gogokoak dituztenek adopta ditzatela, eta ez erosi. Txakur horietako asko apartak dira, zintzoak —diote—, eta ez dute merezi arriskutsu izan daitezkeela esaterik.

Uda sasoia garai txarra izan ohi da maskotentzat. Espainian 500 bat animalia abandonatzen dira egunean; horietatik 400 txakurrak izan ohi dira. “Horietako asko, azkenean, akabatu egiten dira txakurtegietan edo animaliak babesteko zentroetan; beste batzuk errepidean harrapatuta hiltzen dira, edo hiri eta herrietako kaleetan barrena ibiltzen dira, alderrai, eta kontrolik gabeko umaldi ugari izaten dira. Animaliak abandonatzearen ondorioz, 17.000 trafiko-istriputik gora izan ziren 2013an, animaliak galtzadara sartu eta autoek talka eginda, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren arabera. Horregatik, arduraz jokatzeko eskatu nahi zaie jabeei, eta animaliak abandonatzeak berekin dakartzan ondorioez jabearazi.”