El Correo

Diputatuen Kontseiluak onartu du baso suteak itzaltzeko lanetarako makineria kontratatzea

  • Kontratazioa prozedura irekiaren bidez esleituko da, eta 350.000 euro baliatuko dira horretarako.

Diputatuen Kontseiluak, gaur goizean, onartu du baso suteetatik babesteko azpiegiturak eraikitzeko lanetarako makineria kontratatzea; kontratazioa prozedura irekiaren bidez esleituko da, eta 350.000 euro baliatuko dira horretarako.

Makineria mota hori da basoetan sartzeko azpiegitura lanetarako, basoko pistak berritu, finkatu eta egokitzeko …eta babes eta prebentzio ezaugarriak dituztelarik Nekazaritza Sailaren Mendi Zerbitzuak adierazitakoetarako. Hala eskatzen denean, eskainitako makineria hori baso suteak itzaltzeko lanetan jardungo da, eta suebakiak eta defentsa lerroak eraikiko dira lurzoru minerala azalean uzteko behar adina lur kenduz, erregaiaren jarraitasuna etenez hartara, eta, halaber, sartzeko bideak irekitzeko lanak ere egingo dira, bai eta itzaltze lana bideratzeko behar adina lur kendu ere, kontratatzekoa den makineriak berezko duen gisan.