El Correo

Emakumeen Berdintasunerako eta Jabekuntzarako Eskolak 50 jardueratik gora eskainiko ditu datorren ikasturtean

Gasteizko emakumeen Berdintasunerako eta Jabekuntzarako eskola hilaren amaieran hasiko da martxan, eta aurten 50 jardueratik gora izango dira irailetik maiatzera bitartean. Berdintasunerako zinegotzi Jaione Aguirrek adierazi duenez, “hausnarketa, ikasketa eta dibertsioa abiapuntutzat hartuta, jabekuntzarako bide luzean aurrera egiteko jarduerak dira. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunen inguruan hausnartu eta diskriminazioko bestelako zenbait iturri identifikatu eta horiei aurre egiteko gonbita egiten dute. Hainbat helburu ditugu: emakumeok auto-irudi positiboa eta gure gaitasunetan konfiantza handiagoa lortzeko leku bat sortzea, bertan gure arteko elkartasuna sendotu eta, herritarrak garen aldetik, eragiten digun arloetako erabakietan ekintza antolatuak egiteko” azaldu du Berdintasun zinegotzi Jaione Aguirrek.

Aurtengo edizioan, Emakumeen Berdintasunerako eta Jabekuntzarako Eskolak askatzeko eta eta errebindikaziotarako giltzarri gisa sorkuntza, sexualitate anitzak, feminismo erromania eta mundua mugitzen duten biñetak hurbilduko dizkigu. Feminismoak gure bizitzak aldatzeko moduaz, doluez, galerez eta desioez hitz egingo dugu. Orobat ikasiko dugu ordenagailuak erabiltzen, gizarteko esku-hartzeetan genero-ikuspegia sartzen, mendian orientatzen eta bizikletako ibilbideak prestatzen. Hitzaldiak, zine-foroak, irakurketa taldeak, ikastaro eta lantegiak ere izango dira eskolako ikasturteko eskaintzen artean. Eta, horretaz gain, indarkeria matxistari aurre egiteko estrategiak lantzen eta horiek ezagutarazten jarraituko dugu” adierazi du Berdintasun Zerbitzuko buru Zuriñe Elordik.

Ikasturtea irailaren 29an hasiko da, 18:30ean, eskolako egoitza berrian, hau da Goiuri jauregian. Egun horretan Jaione Jaio idazleak eta Basauriko eta Donostiako udaleko berdintasun teknikariek abian diren Emakumeen etxeen esperientziak azalduko dizkigute, Gasteizen egin nahi den proiekturako hausnarketa gisa. Kancaneo Teatrok inprobisazioko ikuskizun dibertigarria eskainiko digu jardunaldiari amaiera emateko.

Berdintasun zinegotziak Eskolako jardueretara hurbildu eta parte hartzera gonbidatu ditu gasteiztarrak. ” Programa anitza da, emakumeentzat bereziki prestatua, baina badira jarduera mistoak eta gizonezkoei zuzendutakoak ere. Programak merezi du bai jardueren kalitate eta edukiengatik bai konplizitate eta elkartasuneko gune hori ehuntzen joateagatik“.