El Correo

Arabako zortzi herritan hartuko dute asteburu honetan Vital Araban zehar Programa

  • Samaniego, Amurrio, Alegría-Dulantzi, Salinas de Añana, Bernedo, Arrieta, Laguardia eta Legutio izango dira kultura programa horren agertoki

Vital Fundazioaren Vital Araban zehar Programak ekimen kultural berrien eskutik egingo dio aurre bere azken txanpari datorren asteburuan. Samaniego, Amurrio, Alegría-Dulantzi, Salinas de Añana, Bernedo, Arrieta, Laguardia eta Legutio izango dira hainbat musika emanaldiren lekuko, herritarren nahiz bisitarien gozamenerako.

Joan den maiatzean eman zion hasiera Vital Araban zehar Programak bere hamabigarren edizioari, Arabako herritar guztien eskura jartzen den eskaintza kultural anitzaren bidez. Orotara, musika, dantza eta ballet arloetako 80 emanalditik gora izango dira, eta horien bitartez, lurraldeko 58 herritako eta Trebiñuko beste bitako udako eskaintza kulturala osatzea du helburu Vital Fundazioak.

Ziklo honetako azken-aurrekoa den asteburu honetarako aurreikusitako agendari bihar ekingo zaio, ostirala, 20:00etan, Samaniegoko bolalekuan, bertan izango baita Difusión taldearen kantaldia.

Larunbatean, irailak 10, 12:30ean hasiko da programa, Baranbioko elizan, Amurrion. Han, Manuel Iradier Abesbatzak emango du bere errepertorioko piezez osatutako errezitaldia. Ordu erdi geroago, 13:00etan, Alegría-Dulantzira joango da Vital Araban zehar Programa, eta, herri horretako plazan, EguzkiFole folk taldearen emanaldia gozatzeko aukera izango da.

Beste lau hitzordu gehiago aurkituko ditugu arratsaldean. Salinas de Añanara bertaratzen diren ikus-entzuleek tarte ona emango du herriko plazan, La Crisis taldearen eskutik; Bernedon, Basic Groove taldea izango da plazan antolatu den kantaldiaren protagonista; Arrietako gizarte zentroan Jukevox taldeak alaituko du arratsaldea, eta Laguardian, Viento de locos taldearen emanaldia izango da plaza nagusian. Emanaldi guztiak hasiko dira arratsaldeko 20:00etan.

Egitaraua irailaren 11n osatuko da, igandea, Eguzkilore Abesbatzaren emanaldiaz. Eguerdiko 12etan izango da, Legutioko elizan.