El Correo

Gasteiz erdialdean egiten ari diren tranbiaren trazaduraren inguruko urbanizazio lanak azken fasean daude

Euskal Trenbide Sareak (ETS) aste honetan ekingo Gasteiz erdialdean egiten ari diren tranbiaren trazaduraren inguruko urbanizazio lanen azken faseari, eta horrela, "auzokideek, merkatariek eta herritar guztiek joan den abuztuaren 10etik jasan dituzten eragozpenak amaitzera doaz".

ETS-k jakinarazi duenez, Alaba Jenerala kalean falta den gauza bakarra da trenbide bikoitian autobusak igarotzen ez diren lekuan hormigoi inprimatuari kolorea aldatzea. Gaur egungo gorria indartsuegia da, eta tonu leunagoa bilatzen da. Jarduketa hori beste bi puntutan ere gauzatuko da.

Katedralaren zein Becerro de Bengoa kalearen (bertan jarri da bretellea) inguruetan, harlauza batzuk berriro jartzeko lanak egiten ari dira eta, aurreikuspenen arabera, aste honetan amaituko dira; horrela, obrako hesiak ere kenduko lirateke. Dena den, beste astebeteko baimena eskatuko zaio Gasteizko Udalari, oraindik amaitu gabeko azken orduko lanik geratzen bada.

Aurrerago egingo diren lanak tranbiaren instalazioak eta seinaleztapenak izango dira, baina horiek ez dute eraginik izango tranbiaren zirkulazioan gaur egungo baldintzetan, ezta oinezkoengan eta merkatariengan ere. Lan horiei esker bretellea automatizatu eta operatibo bilakatuko da.