El Correo

Errekabarrira ikasleak eramaten dituzten autobusak geratzeko beste leku bat egokitu du Udalak

  • Leku berri horrekin, lau izango dira ikastetxearen aurrean aldi berean geratu ahal izango autobusak

Gasteizko Udalak, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailaren eta Trafiko Zerbitzuaren bitartez, autobusak geratzeko beste leku bat egokitu du Azazeta Mendatearen kalean, inguru horretako bide-segurtasuna hobetzeko asmoz. Gaur egun Errekabarri HLHIn ikasten duten Cándido Ruiz de Garibai ikastetxeko haurrak hara eramaten dituzten ibilgailuak geratzeko leku gehiago izango da hartara. Leku berri horrekin, lau izango dira ikastetxearen aurrean aldi berean geratu ahal izango autobusak. Joan den ikasturtera arte, hiru ibilgailu baino ez ziren ikasleak eraman ohi zituztenak, baina aste honetan hasiko den ikasturte berrian bost izango dira.

Horietako batek beste ordutegi bat dauka, eta, horrenbestez, gainerako lau autobusek aldi berean aparkatu ahal izango dutela bermatzen da. “Ikastetxeko gurasoak hori eskatzen ari ziren, eta erantzun efikaza eman diegu ikasturte berriaren hasiera honetan”, azaldu du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzi Iñaki Prusillak.