Borrar

Uribarri-Ganboako urtegietako parkeetan 158.619 bisita izan dira aurtengo udan

Udako kanpainan, Foru Aldundiak ingurumen hezkuntzako jarduerak eta tailerrak antolatu ditu, eta mila pertsonak parte hartu du

i.agote

Martes, 6 de septiembre 2016, 00:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Garaio eta Landako hondartzek eta Mendixurko parkeak, aurtengo udan, guztira 158.619 bisita jaso dituzte, eta 51.933 ibilgailu.

Udako kanpainan zehar ekainaren 11tik irailaren 4ra arte Landako hondartza izan da bisitarik gehien jaso duena, guztira 93.264 lagun bertaratu direlarik. Garaioko bi hondartzek, bestalde, 65.022 lagunen bisita jaso dute, eta Mendixurko parkeak, aldiz, 336 lagunen bisita jaso du.

Hilabeteka, uztaila izan da pertsonarik gehien jaso duen hilabetea (66.358), eta abuztua hurrengo (58.731 bisita); ondoren, ekaina (24.560) eta, iraileko 11 egunotan (8.970)

Udako kanpainaren balantzea egiteko orduan, orobat kontatzen dira Garaioko Informazio Bulegoan izandako bisitak. Informazio eske gerturatu ziren 2.629 lagunetatik, % 8 baino gehiago atzerritik zetozen. Hala ere, bisitarien erdia baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegotik etorri zen (550 arabar, 562 bizkaitar eta 453 gipuzkoar).

Bizikletak maileguan uztea

Urtegiaren inguruan bizikletaz ibiltzea da udako hilabeteetan zehar eskaririk handienetakoa duen jarduera. Etxetik ez daramanari, Arabako Foru Aldundiak bizikletak maileguan uzteko zerbitzu bat eskaintzen dio; aurten, 1.198 lagun izan dira guztira bizikleta eskatu dutenak, eta horietatik % 37 adingabeak ziren. Izan ere, familia turismoa edo udalekuetako taldeak izaten dira urtero-urtero urtegiak aisialdiko leku gisa hautatzen dituzten kolektiboak.

Udan zehar, pertsona askok parte hartzen du urtegiko parkeetako ingurumen heziketako proposamenetan. Zehazki, Mendixurko parke ornitologikoko interpretazio ibilbideetan, hezkuntza tailerretan eta udako tailerretan, 906 lagun izan dira.

Banderadun hondartzak

Aurtengo uda izan da lehena haizeak bandera urdina astindu duena Arabako barneko hondartzetan. Uren eta zerbitzuen kalitatea eta hango espazioen ingurumen kudeaketaren kalitatea aitortzen ditu bandera urdinak; ez da ahaztu behar espazio horiek Zadorrako urtegien Kontserbazio Bereziko Eremuan (KEB) daudela kokatuta.

Bandera Urdinaren egiaztagiria lortzeko, Arabako Foru Aldundiak hainbat jarduera egin du zerbitzuen eta azpiegituren kalitatea hobetze aldera. Besteak beste, Landan pasabide egokitua eraikitzea 97 metro luze, mugikortasun urriko pertsonak uretara eta komunetara hel daitezen. Horrelako egitura bat aspalditik dago Garaioko beste bi hondatzetan.

Halaber, Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak bere parkeei buruzko informazioa hobetu du. Informazioa emateko panel berriak jartzeaz gain, informazio kanpaina bat ere egin da haien erabilera arauei buruz eta ingurumenarekiko elkarbizitzari buruz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios