El Correo

Gobernu zentralak AHT Gasteizera iristeari oztopoak jartzea deitoratu du alkateak

  • Gorka Urtaranek espero du gasteiztarrak ez zigortzea, eta hiriarentzat estrategikoa den proiektu hori ez atzeratzea

Gobernu zentralak AHT Gasteizera iristeari orain oztopo berriak jartzea deitoratu du alkateak. Funtzioetan dagoen Rafael Catalá Sustapen ministroak egindako deklarazioen haritik kazetariek egindako galderei erantzunez hauxe gogorarazi du alkateak: “urtebeteko atzerapena daramagu Gasteizerako estrategikoa den proiektu horretan. Hori da Madrilen gobernurik ez izatearen ondorioetako bat. Arriaga Lakuan planteatutako hasierako proiektuaren aldean, eta PPk egungo tren-geltokia erabiltzeko egindako proposamenaren aldean —proposamen hori eskasa baita, batere eraginkorra ez, eta, errespetu guztiarekin esanda, batere egokia—, bi alternatiba horien aldean, bada hirugarren bat, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak proposatzen duguna, zein baita egungo trenbidearen korridorea baliatzea Trianetan lurpeko geltokia egiteko”, gogora ekarri du alkateak.

Gorka Urtaranek espero du “gasteiztarrak ez zigortzea. Espero dugu Madrilen gobernua osatzea, lehenbailehen. Aurreko ministroari helarazi genion proposamen eraginkor bat, hasierako alternatibak baino eragin ekonomiko nabarmen txikiagoa izango lukeena. Proiektu guztiz arrazoizkoa aurkeztu genuen, eta zain jarraitzen dugu, hurrengo gobernu berriak noiz aztertuko. Gasteizek merezi duen mailako alternatiba izango genuke, egungo korridorea baliatuz geltokia lurperatzeko aukera emango lukeena, ikuspuntu ekonomikotik eta garraioaren ikuspegitik eraginkorragoa, behin betikoa, eta ez behin-behinekoa, PPk planteatzen zuen bezala”.