El Correo

Arabako Foru Aldundiak eutsi egin dio Fitch kalifikazio agentziaren “bikain” kaudimen mailari

  • Horrez gain, Arabako “herritar landunen indize altua” nabarmentzen du, baita hango “manufaktura sektore garrantzitsua” ere

Fitch Ratings agentziak eutsi egin dio Arabako Foru Aldundiaren “bikain” (A) kaudimen mailari. Kalitate agentziak joan den ostiralean argitara emandako txostenaren arabera, Arabako Foru Aldundiak kaudimen bikaina du bere zor instituzionalari aurre egiteko, bai epe luzera bai epe motzera, eta nabarmendu duenez, Arabako erakundean “osasuntsua da profil sozioekonomikoa, zerga jarrera saneatua da eta zorra irmo estalita dago”.

Hain zuzen ere, Fitch agentziak izan dezakeen kalifikaziorik handiena eman dio Arabari, eta balioetsi egin du daukan “ekonomia osasuntsua eta dibertsifikatua, manufakturako sektore garrantzitsua" (orain % 30 eta 2013an %12. Horrez gain, beste hau defendatzen du txostenak: “Arabak oinarri irmoa dauka, % 52ko okupazio indize altua izan duelako 2015eko azkeneko hiruhilekoan; aldiz, Espainian % 47ko okupazio indizea egon da”.

Zerga jarrera irmoa eta egonkorra

Bukatzeko, Fitch-ek esan duenez “zerga jarrera osasuntsua da” Arabako Lurralde Historikoan eta hori ondorengo honetan oinarrituta azaltzen du: “2015. urtearen bukaeran marjina operatiboaren emaitza espero izandakoa baino hobea izan zen, % 6,4koa izan zelako (2014an % 6,5ekoa), errentaren eta sozietateen gaineko zerga bilketa handiagoa izan zelako”.