El Correo

ONCE-ren XV Argazki Erakusketa ikusgai Gasteizen

  • Irailaren 24a arte Vital Fundazioaren Araba Aretoan. Abenduaren 3a arte XVI Argazki Lehiaketaren epea ireki da

Vital Fundazioaren Araba Aretoak ateak ireki dizkio ONCE-ren “Denentzako mundua, ezintasunak gainditzen” leloa daraman XV Argazki Lehiaketari dagokion Erakusketari. Ikusgai egongo dira irailaren 24a arte sariak jaso dituzten lanak eta guztien artean aukeratu diren berrogeitamar bat argazki.

XV Argazki Lehiaketaren sarituen zerrenda honakoa da (ikusgai dago www.oncefoto.es atarian). 1. Saria: Nguyen Vu Phuoc (Ho Chi Min, Vietnam)- “Save water”; 2. Saria: Tuy Tran Van (Phan Thiet, Vietnam)- “Overcome disability”; 3. saria: Julio Lopez Morata (Zaragoza)- “Travesía nocturna”. ONCEren Afiliatua Saileko Aipamena: Carme Olle (Bartzelona)- “Brindis”; Gaitasuna Gutxitutako Saileko Aipamena: Francisco Javier Sanchez Iglesias (Irun, Gipuzkoa)- “La maestra de Braille”.

1. Euskadiko Argazkilaririk Hoberena: Jose Agustin Gurrutxaga (Bergara, Gipuzkoa)- “Jaurtiketa III”; 2. Euskadiko Argazkilaririk Hoberena: Juan Ramon Larrocea (Arrigorriaga, Bizkaia)- “Hegaz”; 3. Euskadiko Argazkilaririk Hoberena: Pedro Luis Ajuriaguerra (Bilbao, Bizkaia)- “Saltador invidente”.

Ekitaldian hartu dute parte Javier Dominguez ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak; Fernando Aranguiz, Vital Fundazioko presidenteak; Nerea Melgosa, Dibertsitaterako eta Elkarbizitzarako zinegotzi ordezkariak; Beatriz Artolazabal Ongizate foru diputatuak eta Lide amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburuordeak.

Javier Dominguez, ONCE Euskadiko lurralde Kontseiluko presidenteak adierazi duenez, “guztira 1.741 lan aurkeztu dituzte 55 herritako 491 argazkilarik lehiaketara. Argazki gehien bidali dituzten herriak Espaniaz gain, India, Errusiar Federazioa eta Argentina izan dira”.

Fernando Aranguiz, Vital Fundazioaren presidenteak gogorarazi du erakusketa ONCE-k Araban Vital Fundazioarekin mantentzen duen hitzarmenari lotuta dagoela. Aranguizek adierazi duenez “erakusketaren ardatz nagusia esfortzuaren eta gainditzearen eredu gisa, oztopoak gainditzeko ikusmen desgaitasunak dituzten pertsonen arazoen inguruan hiritarrak kontzientziatzea da,”.

Nerea Melgosa, Gasteizko Udaletxeko Dibsertsitaterako eta Elkarbizitzarako zinegotzi ordezkariak esan duenez “Gasteizko Elkarbizitza eta Dibertsitateko Zerbitzuak komunikazioa, elkarrizketa, eta elkar ulertzea erreztuko dituzten tresnen aldeko apostua egiten du, Gasteizen bizi garen guztiok amankomuna eta gurea den hiri bat eraikitzeko. Horrelako ekimenek begirada desberdinetako eraikuntza da erakusten dutena, baina hodeiertz bati begira: gainditzearena. ONCE-k sustatzen duen ekimen honen filosofia eta ibilbidearekin bat egiten dugu”.

Beatriz Artolazabal, Arabako Ongizateko foru diputatuak azpimarratu du arabar erakundeak erakusketari eskeintzen dion babesa, gogoraraziz “Arabako Foru Aldundiatik bat egiten dugu erakusketa honen leloarekin: “Denontzako mundua”. Horregatik babesten dugu oztopoak gainditzea bilatzen duen ekimen hau, beti ere irudien bitartez gainditze istorio errealak kontatuz, hurrengo abenduaren 3a arte Araba Aretoan ikusgai egongo diren irudietan, izan ere gainditzeak ez baititu ez oztopo ez eta mugarik ere ezagutzen”.

Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburuordeak adierazi du “ONCEk Euskadin iIkusmen-urritasuna dutenen alde egiten duen lana guk konpartitzen ditugun oinarrietan finkatzen da: bizi-kalitatea, autonomia pertsonala, hezkuntza prestakuntza, laneko normalkuntza… eta abar. Orokorrean esanda, pertsona bakoitzari begira egiten du. Guk ere gizarte politikak horrela ulertzen ditugu. Pertsonetatik pertsonetara”.

Epaimahaia osatu dute Juan Armentia, Euskadiko Argazki Elkarteen Federazioaren Presidenteak; Julio Tejada, Gipuzkoako Argazki Elkartearen Presidenteak; eta Juanjo Salado argazkilariak.

ONCE Euskadik antolatutako Argazki Lehiaketa aurrera atera ahal izateko Eusko Jaurlaritzaren, Vital Fundazioaren, BBK Fundazioaren eta hiru Foru Aldundien Gizarte Ekintza sailen laguntza jaso du. Gipuzkoako Argazki Elkarteak, Espainiako Argazki Konfederazioak eta FIAP-ek (Fedération Internationale de l´Art Photographique) ere lagundu dute.

XVI. edizioaren epea 2016ko abenduaren 3a arte irekia

Hurrengo edizioa jada abian da eta parte hartu nahi dutenek argazkiak bidaltzeko abenduaren 3a arte dute epea. Epaimahaiak aldiz abenduaren 20an emango du jakitera bere erabakia. Munduko zale eta profesional orok hartu dezake parte lehiaketan, beti ere lanak modalitate digitalean eta gehienez lau lan bidaliaz atal desberdinetara: talde orokorra; ONCE erakundearen afiliatutako pertsonen taldea; edota desgaitasunen bat duten pertsonk izanik baina ONCEko afiliatua izan gabeko taldea. Oinarriak honako webgunean kontsulta daitezke www.oncefoto.es

ONCE Euskadiren Argazki Lehiaketa 2001an jarri zen abian argazkilarien lanak ezagutzera emateko, beti ere ezintasunak gainditzen diztuzten adibideak erakustearren. 2003an Lehiaketak nazioarteko maila jaso zuen Espaniako Argazki Konfederazioaren laguntzari esker, eta 2010an mundu osoari ireki zizkion ateak Nazioarteko Argazki Artearen Federazioari esker.