Borrar

Arabako Aldundiak %1 igoko du bere langileen soldata, urtarriletik aurrerako eraginez

Soldata gehitzeak ordainsari oinarrizkoei eta osagarriei eragiten die, eta abuztuko nominan aplikatuko da

iera agote

Jueves, 28 de julio 2016, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak asteazken honetan erabaki du %1 igotzea bere langileen aurtengo soldata, 2015eko ekitaldian zordundutako ordainsariei dagokienez, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailak hala proposatuta.

Soldata gehitzeak ordainsari oinarrizkoei eta osagarriei eragiten die, eta abuztuko nominan aplikatuko da, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez. Igoera hori urteko balioan eta balio absolutuetan 550.000 euro dira.

Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak nabarmendu duenez, Arabako Foru Aldundiko funtzionarioei eta langileei lan baldintzak eta eskubideak apurka itzultzeko agintaldiaren hasieran onartutako beste hainbat neurriren arteko erabakietako bat da neurria.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios