Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
i.agote
Sábado, 11 de junio 2016, 01:53
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Uribarri Ganboako urtegian, Garaioko eta Landako hondartzetako bainu denboraldia datorren asteburuan hasiko da (ekainak 11 eta 12), eta sorosleak izango dituzte asteburu horretan eta etenik gabe ekainaren 17tik, ostirala, abuztuaren 31ra bitartean. Profesionalen taldea osatuko dute 8 soroslek eta zerbitzuko koordinatzaile nagusiak, asteburuetan eta jaiegunetan beste hiru sorosle gehiago jarriko badira ere (guztira, 11), bi Garaioko parkean eta bat Landako parkean.
Bainu denboraldian zehar laguntzarako lau postu jarriko dira: bi Garaioko parkean, bat Landako parkean eta beste bat Uribarri Ganboako herriguneko hondartza aldean. Laguntza postuak irekita egingo dira jendea atenditzeko eguerdiko 12etatik arratsaldeko 8ak arte jarraian. Gainera, hiru hondartzek izango dute umeentzako bainu esparru mugatu bana.
Banderadun hondartzak
Arabako barrualdeko hiru hondartzek dute aurtendik Bandera Urdinaren bereizgarria; izan ere, goraipatzen die haietako uraren eta zerbitzuen kalitatea, bai eta Zadorrako urtegien kontserbazio bereziko eremuetan (KBE) kokatutako espazioen ingurumen kudeaketa ere.
Bandera Urdinaren egiaztagiria lortzeko, Arabako Foru Aldundiak hainbat jarduera egin du zerbitzuen eta azpiegituren kalitatea hobetze aldera. Besteak beste, Landan pasabide egokitua eraikitzea 97 metro luze, mugikortasun urriko pertsonak uretara eta komunetara hel daitezen. Horrelako egitura bat aspalditik dago Garaioko beste bi hondatzetan.
Halaber, aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak bere parkei buruzko informazioa hobetuko du. Izan ere, panel informatibo berriak jartzeaz gain (honekin batera doan argazkikoak), hilaren 17tik aurrera foiletoak banatuko ditu azaltzeko zeintzuk diren erabilera arauak eta ingurune naturalarekin bizikidetzan egotekoak ere bai.
Zehazki, motordun ibilgailuen erabilera arautu da (jendeari zabalduta dauden orduetan bakarrik sartu ahal izango dira, aparkaleku seinaleztatuetan, eta haien edukiera bete arteko kopurua bakarrik), eta gehienezko abiadura ere bai (ezingo dira ibili orduko 30 kilometro baino arinago, eta betiere oinezkoen lehentasuna errespetatuz), eta orobat arautu dira soinua egozten duten gailuak (ezingo dira erabili pertsonak eta ingurunea gogaitzeko bolumenarekin). Era berean, mugatu egingo dira surfa, windsurfa, kite-a eta uretako patinak.
Halaber, etxeko abereak sartzeko eta edukitzeko modua ere arautuko da: etxeko abereak ezingo dira sartu bainurako guneetara udako garaian; lotuta eraman beharko dira, eta gorotzak ezingo dira utzi parke barruan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.