Borrar

200 pertsona baino gehiago elkartuko dira Gasteizen Gazteriari buruzko jardunaldietan

Oraindik irekita dago izena emateko epea, jardunaldietako web orrian edo Gazte Planarekin harremanetan jarriz

sergio eguía

Viernes, 6 de mayo 2016, 00:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hurrengo maiatzaren 12an eta 13an, Gasteizko Europa jauregian, 200 pertsona baino gehiago (teknikariak, gazteak eta ordezkari politikoak) elkartuko dira eta jardunaldi hauetako hainbat lan saiotan hartuko dute parte. Jardunaldi horiek Udalaren IV. Gazte Planaren abiapuntua izango dira. Plan horrek hurrengo urteetarako Udalaren gazteria politikak markatuko ditu (2017tik 2019ra arte).

Bertako erakundeetako pertsonez gain (Udala bera, UPV-EHU), hezkuntza munduko erakundeen laguntza izango dugu (Egibide, Mendizabala, Arte eta Diseinu Eskola), beste erakundeen ordezkariak, Euskadiko hiru Aldundietakoak eta Eusko Jaurlaritzakoak. Baita Euskal Herriko 15 udaletako baino gehiagotako teknikariak egongo dira eta Estatuko beste hiri batzuetatik etorritakoak.

Oraindik irekita dago izena emateko epea, jardunaldietako web orrian edo Gazte Planarekin harremanetan jarriz, bai gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidean bai 945 161616 (3211 luz.) telefonoan.

Jardunaldiak ostegunean hasiko dira UPV-EHUko Jon Bernat Zubiri Rey irakaslearen hitzaldiarekin eta bi gai garrantzitsu landuko dira: alde batetik, enplegua eta prekarietatea; eta beste aldetik, desabantaila egoeren aurrean zer egin. Arratsaldean beste gai batzuk jorratuko dira: interneteko sareak Gazteak konektatuta eta erakundeak entzuten, hiritarren parte hartzea (politika eta soziala), eta baita beste lan saio bat ere, kanpotik etortzen direnak eta bertokook gazteria politiketan egon diren esperientziak parteka ditzagun.

Ostegun arratsaldean, 17:00etatik 20:00ak arte gazteria eragileen azoka egongo da. Bertan hiriko gazteek informazioa jaso ahal izango dute eta hurrengo gazte planerako iritziak eta proposamenak egin ahal izango dituzte. Halaber, hurrengo egunetan aurkeztuko diren eta bertan egingo diren 4 lantegietan ere parte hartu ahal izango dute.

Ostiral goizean, beste lan saioak gauzatuko dira: hezkuntza munduari buruz eta bertan aritzen diren eragileei buruz, prestakuntza mundutik lan mundura eman behar den prozesuari buruz; eta azkena, erakunde batean dauden plan guztien arteko elkarlana. Bukatzeko, hiriko 15 gaztek lan saio orokorrean daudenei eta streeming ikusten ari direnei aurkeztuko dizkiete bere errealitatean dauden 15 arlo (enplegua, etxebizitza, sormena, etorkinak, emakume gazteen arazoak), eta bide batez, bere esperientzia kontatuko eta bere hausnarketa plazaratuko diete. Gero aretoan daudenei eta you tuben ikusten ari direnei aukera emango diete ekarpenak egiteko Gasteizko hurrengo Planerako edo edozein gazte planetarako, bai han bertan, bai twitterren bidez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios