Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
i.agote
Miércoles, 10 de febrero 2016, 00:00
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Arabako Foru Aldundiak 1,5 milioi euro inbertituko ditu Melledes eta Manzanos arteko A-4340 errepide tartea zabaltzen eta hobetzen, gaur egun bihurgune ugari eta itxi eta zoru hondatua dituen bidearen erabiltzaileei bidaia seguru eta erosoagoak eskaintzeko. Ohikoa da inguruko herrien arteko eskola garraioak errepide hori erabiltzea.
Diputatuen Kontseiluak behin betiko onartu du errepide hori zabaltzeko eta hobetzeko proiektua, zeinak 1,5 milioi euroko aurrekontua izango duen. Ondoren obrak lizitatu eta esleitu egingo dira. Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak bultzatutako proiektu horrek Melledes eta Manzanos arteko 2,3 kilometroak egokitzea du helburu; alegia, bost metro eta erdi zabal izango den galtzada bat egitea.
A-4349 errepidearekin bat egiten duen lekuan hasten da A-4340 Errepidea, eta bukatu Melledesko hiri zona hasten den lekuan, eta Rivabellosa eta Quintanilla de la Ribera eta Melledes (Erriberabeitia) lotzen ditu. Bide horrek Manzanoserantz egiten du lau metro zabal ez den bide estu eta bihurgune ugariko eta itxiko eta oso zoru hondatuko batean zehar.
Horiek horrela, jarduera honekin, jarraipena ematen zaie Rivabellosa eta Melledes arteko bide tartea egokitzeko lanei.
Proiektuak lan hauek aurreikusten ditu: zorua zabaltzea eta hobetzea, egungo bidea errepide bihurtzea lanak bukatutakoan eta egungo sarrerak berrantolatzea, ikuspen hobeko tokietan kokatzeko. Bost metro eta erdi zabal izango da errepide berria, 2,75 metro zabal noranzko bakoitzean, eta 50 kilometro orduko izango da abiadura muga orokorra.
Diputatuen Kontseiluak, halaber, gaur eman die hasierako onarpena proiektuak eragindako ondasun eta eskubideak banan-banan jasotzen dituen zerrenda zehatzari eta hura jendaurrean jartzeko izapideari. Era berean, erabaki du
prozedura Arabako Foru Aldundiaren Lege eta Administrazio Zerbitzura bidaltzea, arauzko desjabetze espedientea izapidetzen jarrai dezan.
Hurrengo urratsak hauek izango dira: eragindako ondasunen behin betiko onarpena eta obrak lizitatzea. Azken izapide hori uda baino lehen egitea aurreikusten da.
Arabako Batzar Nagusiek 2014ko uztailaren 16an agindutakoa betetzen du Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak proiektu honekin. Batzar Nagusiek, osoko bilkuran, talde politiko guztien oniritziarekin, mozio bat onartu zuten orduan, non foru aldundiari eskatzen zitzaion aipatutako errepide hori zabaltzeko eta hobetzeko lanak egin zitzan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.