Borrar

8.000 lagun inguruk eskatu du Fiturren Arabako turismoaren gaineko informazioa

Interesik handiena Arabako Errioxak, Gatz Haranak eta parke naturalek eragin dute

i.agote

Domingo, 7 de febrero 2016, 04:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Guztira 7.710 profesionalek eta familiek eskatu zuten informazioa Arabako baliabide eta erakargarri turistikoei buruz Madrilen urtarrilaren bukaeran egin den Turismoko Nazioarteko Azokan (Fitur). Batez ere Arabako Errioxak, Gatz Haranak eta natura baliabideek eman diete arreta handiena Euskadiko stand-eko Arabako erakustokietara hurbildu zirenei.

Horixe da balantze ofiziala zifretan Mendiak eta Haranak eta Arabako Errioxa erakustokietan egondako mugimenduari buruz. Horri gehitu behar zaio Gasteizentzat prestatu eta Gasteizko Udalak zuzenean kudeaturiko gunean atenditutako bisitariak. Halaber, bilerak egin ziren eta harremanak izan ziren enpresekin, gizarte eragileekin eta erakundeekin, sustapenerako ekimen eta ekintza gehiago prestatzeko.

Arabako Foru Aldundia Fiturren egon da turista mota batzuen eta besteen eskariei egokitzeko gauza den eskaintza aberats eta askotariko batekin. Natura, kirola, ardoa, ondare historikoa eta gastronomia izan ditu ardatz, bai eta lurralde historikoa familia turismorako gune ezin hobea izatea eragiten duten erakarpenak ere. Esan behar da baliabide horiek guztiek arreta eman dietela ia 8.000 laguni, informazioa eskatzeaz gain aholkularitza ere eskatu baitzuten.

Eskaeren % 60 inguru azokan asteburuan egon ziren pertsonek eta familiek egin zuten, eta gainerako % 40a profesionalek eta erakundeen ordezkariek, astegunetan.

Mendiak eta Haranak erakustokiko Arabako aldundiko teknikariek 5.307 pertsonari eman zieten informazioa (2.080 profesionalak eta 3.337 turistak), eta Ardoaren Ibilbideko profesionalak, berriz, Arabako Errioxako erakustokian egon ziren eta 2.403 laguni eman zieten arreta (880 profesionalak eta 1.503 turistak). Arabako Errioxari, Gatz Haranari eta natura baliabideei buruz eskatu da informazio gehien.

Egiaztatu ahal izan dugunez, profesionalek eta turistek baliabide naturalak nahi dituzte: senderismo ibilbideak, parke naturalak, herri txiki xarmangarriak, landa turismoa azaldu du Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatuak.

Gonzalezek esan duenez saileko taldea jada lanean ari da Fiturren 2017ko edizioan, helburu honekin: produktu berriak eta informaziorako material gehiago diseinatzea, are hobeto erantzun ahal izateko turista mota guztiei eta indartu ahal izateko Arabaren marka turistikoa. Araba askotarikoa da eta gaitasuna dauka nahieran taxutzeko eskaintza bat bisitan etortzen zaigun pertsona eta familia bakoitzarentzat.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios