Borrar

«Gazte Klik Klak» lehiaketaren sarituek Montehermoso Kulturunean bere proposamenak zabalduko dituzte

Erakusketa 2015ko azaroaren 27tik 2016ko urtarrilaren 10era arte izango da

i.agote

Sábado, 28 de noviembre 2015, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gazte Klik-klak 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzako argazki eta bideo digitalen lehiaketa da. Lehiaketa honek sormena artistikoa bultzatu nahi du erakusteko esparruak betez, gure sortzaile gazteen lana ikustarazteko. Udalaren Gazte Planaren barruan dago, parte hartzea, sormena eta berrikuntza lan ildoaren barruan, hain zuzen ere.

Proposamen honen helburu nagusia gure gazteria balioan jartzea da, gure hirira gazteen ikuspegia porturatuz. Ikuspegi hori aurten hiriaren gaineko ideian datza: nahi dudan hiria, hiri posiblea eta biztanleen bidez hiria eraikitzeko moduak. Gazteen ekarpen kulturala da, argazkien eta bideoen bidez Gasteiz hirirako.

Partaideak

53 proposamen aurkeztu dira aurtengo edizioan (44 argazki sorta eta 9 bideo), lanen aurkezpenean egon da, hain zuzen. 40 gaztek hartu dute parte: 29 emakumek (%72,5) eta 11 gizonek (%27,5). Parte hartu duten pertsonen adinak 14 urtetik 25 urtera bitartean daude eta erdiak baino gehiagok 18 urte baino gutxiago ditu. Aurkeztu diren argazkiak 171 izan dira. Argazki horiek oso dokumentu garrantzitsua betetzen dute gure XXI. mendeko Gasteizi buruzko gazteriaren iritzia ezagutzeko.

Datuak ez dira esanguratsuena, baizik eta horiek lehiaketa hau finkatu dela adierazten dutela. Lehiaketak bere seigarren edizioa bete du aurten eta finkatuta dago hiriko gazteentzako egutegi kulturalean. Lehiaketa honek, Gazte Planak bultzatuta, hedabideei zabalkunde lana eskertu nahi die, gazteria politiken eragile bezala. Halaber, eta bereziki, eskertu nahi diegu beti gazteekin harremanetan egoten diren hezkuntza arloko bitartekariei ere eta argazkilaritza arloko profesionalei, aurtengo edizioan eta aurrekoetan parte hartu eta lagundu dutelako.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios