Borrar

500.000 euro 2016an Gasteizko aireportua sustatzera

Pilar García de Salazar diputatu nagusiordeak adierazi du % 15,6 handituko dituela berrikuntzarako eta ekintzailetzarako laguntzak.

i.agote

Martes, 24 de noviembre 2015, 00:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak Arabako Foru Aldundiaren 2016rako aurrekontuetako bere Sailaren dotazio nabarmenetako batzuk xehekatu ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da berrikuntzarako eta ekintzailetzarako laguntzen ehuneko 15,6ko gehikuntza. Ekonomia sektoreari laguntzeko programak (Berrikuntza Araban eta Ekin Araban) indartu ditugu, eta ETEak nazioartekotzeko lankidetza babesteko programa berria erantsi dugu. Halaber, Arabako enpresen kudeaketa hobetzeko Aldundiak egin duen apustua islatzen du aurrekontuak, Kudeabide programaren dotazioa gehituz, azaldu du Pilar García de Salazarrek.

Gainera, Ekonomia Garapenaren Sailak 500.000 euroko dotazioa izango du 2016an Gasteizko aireportuaren sustapenean lan egiteko, 2017rako 1.000.000 euroko konpromiso kreditu batez gainera. Orain dela urte batzuk Aldundiak iragarritako apustu logistikoaren barruan dauden partida garrantzitsuenetako bat izango da hau, Arasur-en trenbide garapenerako eta CTVren funtzionamenduan laguntzeko ekarpenetan ere islatuko den apustu bat.

Diputatuak, baita ere, Lurralde Orekaren Saileko dotazio garrantzitsu batzuk azpimarratu ditu, hala nola Obra eta Zerbitzuen Foru Planerako 3.003.000 euroko aparteko finantzaketa finkatzea, edo Lan Txikien Planean 1.898.847 euroko kopuru gehigarria jasotzea. Horrela, plan hori 3,7 milioi eurora helduko da. Ildo horretan, Foru Aldundiaren lankidetza ez da lurraldera mugatuko. Aitzitik, diru kopuru bat bideratuko da Trebiñuko udalekiko finantza arloko lankidetzara.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios