Borrar

Aldundiak larrialdi lanak egingo ditu Martiodako dorrean

Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak iragarri du babes hesia jarri eta hara sartzea eragozten duten landareak kenduko direla

i.agote

Viernes, 20 de noviembre 2015, 00:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Foru Aldundiak larrialdi lanak egingo ditu Martiodako Dorrean eta haren inguruan. Horrela iragarri du Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, azken asteotan leku horretara egindako zenbait bisitaldi egin ondoren berehalako eskuhartzea eskatzen duten hainbat gabezia aurkitu baititu. Martiodako dorrea izenez ezagutzen dugun Erdi Aroko multzo historikora egin izan ditugun bisitaldietan arazoak aurkitu ditugu sarbidearen eta dorreari atxikitako eraikinen egoeran. Egoera tamalgarri horren ondorioz, ez zen gomendagarria izan barrura sartzen ahalegintzea segurtasun arrazoiengatik, begien bistakoa baitzen teilatu-hegalen materialek zein, seguru asko, barnealdekoek duten behera etortzeko arriskua. Beraz, bisitaldian higiezinaren kanpoaldea aztertu baino ez genuen egin", nabarmendu du.

Dena dela, bisitaldi horretan egiaztatu ahal izan zenez, eraikinak aurri egoeran dago itxura batean, egurrezko ia barne egitura guztia eta dorrearen teilatuaren zati handi erori egin direlako", jarraitu du Igone Martínez de Lunak Aurrerantzean gutxienez aurri prozesua geldiarazteko eskuhartzeak egin ahal izateko, larrialdi lan batzuk egingo ditugu, zehazki, babes hesi bat jarri, barrura sartzea eragozten duten landareak kendu eta, gero, bitarteko egokiak erabiliz, euren egoera ez-egonkorragatik askatu eta eroriko direla antzeman daitezkeen teilatuaren eraikuntza osagaiak suntsitu. Ondoren, eta eraikinaren egungo egoera zein den jakindakoan, multzoa zaharberritzeko eta finkatzeko proiektua egokituko da.

Neurri horiek Urrialdoko Andra Mariaren ermitan ere gauzatuko dira, 1935ean sute bat izan zuen eta abandonaturik eta aurri egoeran geratu zen eraikinean, Egun horma batzuk baino ez dira geratzen, aurrealdea eta leihoen hondarrak baino ez dituztela. Beharrezkoa da garbitzeko, sastrakak kentzeko eta hormak zenbait gunetan finkatzeko lanak egitea", gehitu du diputatuak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios