Borrar

Gazteen arteko gatazkak haserretu gabe ebazten irakatsiko du Gasteizek

Gazteekin lan egiten duten gizarte- eta hezkuntza-eragileei zuzendutako duIN! gida bat aurkeztu du Udalak

sergio eguía

Miércoles, 14 de octubre 2015, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gatazka hezkuntza hobetzeko erabil daiteke. Izan ere, arasoei nola aurre egiten behar zaien edozein gaztearen hazkuntzan basikoa da. Hori dela eta, gatazkei, gazteen arteakoei bereziki, era positiboan parte hartzean oinarritutako gida birtual bat aurkeztu dute Matiz elkarteak eta Gasteizko Udalak. Esan dutenez, duIN! gida hirian gazteekin lan egiten duten gizarte- eta hezkuntza-eragileei zuzendutako katalogo birtual bat da. Helburua: gazteen arteko gatazkak haserretu gabe parte-hartzean oinarrituta eta era berritzailean ebaztea da.

Edozein hezkuntza arlotan 12 eta 20 urte bitarteko gazte taldeekin lan egiten duten gizarte eta hezkuntzako eragile guztientzat egin dute, baina erabat bereziki, bakearen kulturaren baloreetan oinarritutako hiritargoa osatzearen garrantziaz jabetzen diren hezkuntzako profesionalentzat, betiere helburutzat hartuta egokitu ahal izatea ikaragarri konplexua den testuinguru sozialera eta gero eta errealitate askotarikoagoa, ezezagunagoa eta aldakorragoa den eta, zalantzarik gabe, izango denera. Azken batean, etengabe eraikitzen ari den tresna bat da, eta elkarrekin haztea ahalbidetuko digu, elkarbizitza bera finkatu eta eratzen den modu berean, hain zuzen ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios