Borrar
Gasteizko gizarte etxeetako jardueren zozketarako izena emateko azken asteak

Gasteizko gizarte etxeetako jardueren zozketarako izena emateko azken asteak

Internet bidez, 010 telefonoan nahiz aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, irailaren 3ra arte

Sergio Eguía

Jueves, 20 de agosto 2015, 00:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gizarte etxeetako eta adinekoentzako zentro soziokulturaletako jardueretako lekuen zozketan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea irailaren 3an amaituko da. Hori dela eta, Gasteizko Udalak gogoratu nahi du, interesaturik dauden guztiei, eskabideak internetez, udalaren web-orrian; telefonoz, 010 zenbakian, edo aurrez aurre aukez daiztezkela. Lekuen zozketa irailaren 4an izango da, 11:00etan.

Gizarte etxeen sareko eta adinekoentzako zentro soziokulturaletako 2015-2016 kanpainarako jarduera eta ikastaroen programek, guztira, 33.000 leku baino gehiago eskaintzen dituzte, 400dik gora jarduera-motatan. Aurreko ikasturtean baino % 5 gehiago izango dira, bereziki Salburuko gizarte etxe berria dela eta, jardun betean hasiko baita. Eskaera handia denez, hainbat ikastarotarako lekuak (kirola, kultura, gizarte sustapena, osasun sustapena, adinekoentzako zentro soziokulturalak eta ludotekak) zozketa informatiko baten bidez banatuko dira, horrek bermatzen baitu pertsona guztiek aukera berdinak izatea eta herritarrek ahalik eta erosoen egitea.

Iaz bezala, udal instalazioetako bazkideek % 40ko deskontua izango dute gizarte etxeetako jarduera guztietan. Orobat izango dute % 15eko deskontua langabezian daudenek, aurtengo ordenantza fiskaletan onetsitakoaren ildotik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios