Borrar
Gasteizko hiru konpainiek irekiko dute Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 40. edizioa

Gasteizko hiru konpainiek irekiko dute Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 40. edizioa

Traspasos, Porpol, Teatro Paraíso, Pikor teatro eta Panta Rhei elkarrekin sortutako ikuskizun bat estreinatuko dute jaialdiaren atariko gisa, Urriak 3an

Sergio Eguía

Jueves, 23 de julio 2015, 00:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak 36 ikuskizun eskainiko ditu programa barruan bere 40. urtebetzean. Hoietatik, 21 lehenengo aldiz aurkestuko dira Euskadin. Baina programa hasi baino lehen, Urriak 3an, hiriko antzerki sortzileen unea izango da. Izatez, Traspasos, Porpol, Teatro paraíso, Pikor teatro, Panta Rhei talda, aktore eta antzerkizale ugariren artean sortzen ari den Soplando Velas izenburuko lan kolektiboa estreinatuko da..

40 urte betetzen duan jaialdiak ikusleei omen egin nahi izan die data berezi horretan, kartelaren eta kanpainaren lemaren bidez: El escenario es vuestro. Ikusle ikusgai. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusillak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kabineteko zuzendari José Manuel Bujandak eta Gasteizko Udaleko Antzoki Sareko arduradun Marta Monfortek aurkeztu dute gaur programazioa. Haiek prentsaurrekoan azpimarratu dutenez, egitarau oso ausarta eta abangoardiakoa da, nazioarteko eta bertako sorkuntzari maitasun bereziz begiratzen diona, beti izan baita jaialdiaren helburu estrategikoa, eta estatuko produkzio onenak eta antzerki eta dantza egile, zuzendari eta interprete onenak ikusarazten saiatzen da orobat.

'La última cinta de Krapp'

Aurtengo egitarauan europar eszenako zuzendari esanguratsuak agertzen dira, hala nola Declan Donellan, Peter Stein, Claudio Tolcachir eta Finzi Pasca. Jaialdia urriaren 9an ofizialki irekitzeko, 'La última cinta de Krapp' lan alemaniarraren Espainiako estreinaldia eskainiko da, hirukote aparteko batekin: Samuel Beckett Nobel saridunaren testua, Peter Stein antzerkigile handiaren zuzendaritza, eta Klaus Maria Brandauer aktorea (Urrezko Globo baten jabea, Memorias de Africa filmarengatik).

Programazioaren barruan guztira 36 ikuskizun eskainiko dira, eta horietako bost erabateko estreinaldiak izango dira: Cándido, Ortzairena; El circo dorado, Teatro Paraísorena, El beso, Tanttaka teatrorena, El purgatorio, Carmen San Estebanena, eta Foto, Parasite Kolektiboarena. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengoz ikusiko diren 21 lan eskainiko ditu jaialdiak. Horietatik, 4 euskaraz dira, eta 11 euskal konpainienak.

Principal antzokia agertokia nagusia izan arren, sareko gainerako programazioaren kalitatea ere nabarmendu beharra dago, publikoak oso harrera ona egiten baitie horietan eskaintzen diren ikuskizunei, asistentzia kopuruek erakusten dutenaren arabera. Jesús Ibáñez de Matauco antzokian JIM AKTUAL zikloaren barruko bi proposamen ikusi ahalko dira. Felix Petite antzokian, berriz, aurten EAEn sortutako bi lan garrantzitsu eskainiko dira: Cabaret Chihuahua eta Solitudes. Federico García Lorca antzokiak, azkenik, Haurtxoak proiektuaren XI. edizioa hartuko du, txikienentzako lau ikuskizun proposatzen dituena, zirkua, antzerkia, dantza eta musika barne.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios