Borrar
Bi pertsona, kelean lanean
Enplegurako 29 ikastaro aurkeztu ditu Gasteizko Udalak

Enplegurako 29 ikastaro aurkeztu ditu Gasteizko Udalak

Gau bertan hasiko da izena emateko epea, Lanbiderekin batera antolatutako prestakuntzetan

Sergio Eguía

Martes, 7 de julio 2015, 02:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lan bila? Zaila, baina ez horregatik ezinezkoa. Aukera gehiago izatearren, Lanbidek eta Gasteizko Udalak 2015eko bigarren seihilekoan izango diren enplegurako prestakuntza-eskaintza aurkeztu dute. Aurrez aurreko 29 ikasturte berri programatu dira, guztira 495 leku. Horrez gain, beste 300 leku izango dira on-line prestakuntzarako, irailetik eta urtea bukatu bitartean.

Ikastaroak perspektiba bikoitzetik diseinatu da prestakuntza-eskaintza: alde batetik, biztanleria aktiboa osatzen duten pertsonen kualifikazio-premiak aintzat harturik, eta bestetik, berriz, lan-munduan txertatzeko eta enplegu kualifikatua sortzeko nahiz ekonomia-sustapenaren motor izateko aukera gehien dituzten sektoreak bilatuz.

Gaurtik zabalik izango da prestakuntza-eskaintzarako izena emateko epea. Lehen baino gehiago izango dira Lanbidek ziurtatutako ikastaroak. Hain zuzen ere, zazpi izango dira Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen duen profesionaltasun-ziurtagiria izango dutenak, alor hauetan: produktu grafikoen diseinua, instalazio elektriko eta fotovoltaikoen muntaketa eta arotzeria. Ehundik gora ikaslek titulazio osagarria eskuratzeko aukera emango du horrek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios