Borrar

Salgai “Gatz Haranaren Memoria” argi eta soinuzko ikuskizunerako sarrerak

Gatzaren Azokarekin bat eginda, Añanan eskainiko dena uztailaren 11n

elcorreo

Viernes, 3 de julio 2015, 00:55

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Añana herri arabarrak Gatzaren Azokaren beste edizio bat ospatuko du uztailaren 12an, Añanako Gatz Harana Fundazioak, Añanako Udalak eta Gatzagak Elkarteak antolatuta.

Ekitaldien egitarauaren baitan, larunbat arratsalde-gauean garatuko dena, besteak beste, artisautza-azoka egongo da; Arabako produktu gastronomikoen erakusketa eta salmenta; gatz-bolo txapelketa, Añana herrian zeharreko bisita antzeztuak; haurrentzako jolas, tailer eta puzgarriak; gatz-barbakoa; eta kontzertuak.

Ekitaldi nagusia Gatz Haranaren memoria argi eta soinuzko ikuskizuna izango da: herriko boluntarioek gatzagen historia antzeztuko dute larrainetan bertan, Historiaurretik eguneraino. Obrak, ordu eta erdi iraungo duenak, gatzagetako jarduerak behera egin izanaren ondorioz Añanatik urrun hazitako gatzagetako langile baten bizitza kontatzen du. Gatz Harana berriz ere une distiratsua bizitzen ari dela jakiten duenean, oroitzapenak gogora etorri eta herrira itzuliko da bere haurtzaroaren bereizgarri izandako paisaiatik ibiltzeko.

Ikuskizuna 22:30ean hasiko da, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Aldez aurretik erositako sarreraren prezioa, ekainaren 30era arte, 12 eurokoa da; uztailaren 1etik 10era, 16 eurokoa; eta emanaldiaren egunean bertan, 20 eurokoa. Jesarlekurik okupatuko ez duten 5 urteko edo gutxiagoko haurrak dohainik sartu ahal izango dira.

Asteburu osoan, Añanako Gatz Haranak bisita gidatuen eskaintza areagotuko du, eskariari aurre egiteko. Eskaintza 10:00etatik 20:00etara hedatuko da. Bisitak www.vallesalado.com webgunean edo telefono-zenbakira deituz erreserba daitezke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios