Borrar

Arabako ostalaritza enpleguaren hazkundea %2,9koa izan zen 2013an

EAE osoko ostalaritza enpresen negozio zifra %2,3 handitu zen

s. e.

Miércoles, 1 de julio 2015, 02:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako ostalaritza enpleguaren hazkundea %2,9koa izan zen 2013an eta fakturazioarena %1,6koa. Izatez, Euskal Erkidegpko salerosketa guztien %14 bereganatu zuen ekialdeko lurraldea. Eustaten jasotako datuen arabera, EAEko ostalaritza sektoreak 5.264 milioi euro fakturatu zituen 2013an, hau da, aurreko urtean baino %2,3 gehiago.

Enpleguari dagokionez, 872 pertsona gehiago aritu ziren lanean 2013an, eta horrek esan nahi du 53.295 pertsonak egin zutela lan 2013an, hau da, %1,7ko igoera gertatu zela. Hala ere, osotasunean, 60 establezimendu garbi baino pixka bat gehiago galdu ziren (%0,4), eta horrela, 14.088 zeuden martxan.

Lurraldeka, sektore osoa kontuan hartuta, 2013an, fakturazioan Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeek bilakaera positiboa izan zuten, eta, Bizkaia kenduta, enpleguan ere bai. Fakturazioari dagokionez, Gipuzkoan, non EAEko salmenta guztien %35 egin baitziren, salmentek %2,5 eta enpleguak %4,8 egin zuten gora. Araban, enpleguaren hazkundea %2,9koa izan zen, eta fakturazioarena %1,6koa, salerosketen kopuru osoaren %14 bereganatuz. Bizkaian, ostalaritza sektorearen fakturazioa 2012an baino %2,4 handiagoa izan zen, guztizko salmenten % 51 bereganatuz, baina langileen kopurua %0,7 murriztu zen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios