Borrar

Haur eta gazte literatur itzulpenik onenak sarituko ditu Udalak

Udalerrian erroldatuta ez dauden idazleek ere hartu ahalko dute parte

j. e.

Domingo, 28 de junio 2015, 02:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko Gobernu Batzarrak haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko 'Vitoria-Gasteiz' sarietarako deialdia onetsi du. "Haur zein gazte kategorietako irabazleek 9.000 euro jasoko dituzte", azaldu du Udalak.

Itzulpen gailenentzako sari horien hamabigarren edizioan, gainera, Gasteizko udalerrian erroldatuta ez dauden itzultzaileek ere hartu ahalko dute parte. "Izan ere, 2013. eta 2014. urteetako edizioetan bakarrik hirian erroldatutako profesionaletara mugatu zen lehiaketara aurkezteko aukera, baina aurten sariek 2002an sortu zirenetik aplikatutako irizpidea berreskuratu dute", gogoratu du Urtaran Gabineteak.

"Sari ekonomikoaz gain, saritutako itzulpenen sorta bat erosiko da, aurrekontua kontuan izanik, gizarte etxeetako liburutegi eta ikastetxeetara banatzeko". Interesdunek 2 hilabeteko epea dute lanak aurkezteko, iragarkia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita; Erregistro Nagusian (San Martineko eraikin berria-Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25) aurkez daitezke, edo postaz bidali.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios