Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
Birsortzaile talde batek, zaldi gainean Armentian
Menderatuko al ditu hirugarrenean Armentiako kanpak Napoleonek?

Menderatuko al ditu hirugarrenean Armentiako kanpak Napoleonek?

Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta historialari eta birsortzaile elkarteek Napoleonen III. Astea aurkeztu dute, zeina maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean egingo baita

Sergio Eguía

Viernes, 29 de mayo 2015, 00:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

80 antzezle edo birsortzaile instalatuko dira Armentiako zelaietan datorren astean. Hirugarren aldiz ospatuko da bertan Napoleonen Astea. Besteak beste, bisita gidatuak, desfileak, liburuak, filmak eta hitzaldiak sartu dira programan. Armentiako zelaietan, esaterako, kanoi salbak, eta mosketea zein pistola kargatzeko tailerrak eta esgrimako lehiaketak egingo dira. Irabaziko al du honetan enperadore Frantziarrak? Mila ezetz.

Jarduneko Kultur Plangintzaren eta Jaien zinegotzi Iñaki García Calvok, jarduneko Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Iciar Lamarainek, eta Vitoria 2013 Elkarte Historikoko eta 1813ko Gasteizko Batailaren Antzezpen Historikoaren Elkarteko lehendakari Emilio Larreina eta Fernando Lavillak aurkeztu dute astearte honetan Napoleonen III. Astea, zeina maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean egingo baita.

Bihar hasiko dira jarduerak, bi bisita gidaturekin: bata Jundizko muinora, eta bestea Gasteizko Bataila gurpil gainean izenekoa, bizikletaz. Iigandean, Gorka Martínezek hitzaldia emango du Alaba Jeneralaren ezpatari buruz, Arma Museoan. Astelehenean, berriz, Tumultos, enfrentamientos, rencores y situaciones que aparecieron tras la marcha del invasor izenburua duen hitzaldia emango du Patxi Vianak, Europa biltzar etxe berrituko Green aretoan.

Astearte eta asteazkean, Waterloo filma proiektatuko da, eta amaieran solasaldia izango da Jose María Ortiz de Ortuño, Kepa Sojo eta Emilio Larreinarekin. Ekainaren 4an, osteguna, Gonzalo Serratsek idatzitako El General Álava y Wellington. De Trafalgar a Waterloo liburua aurkeztuko da.

Urrengo egunen, kanpamentua muntatzen hasiko da, eta Udal Musika Bandak gaiarekin lotutako kontzertua emango du Arka plazan, 20:00etan. Larunbatean Armentiako zelaietan izango dira jarduerak. Goizean, 80 antzezleek kanpamentuan jardungo dute, eta arratsaldean desfilea egingo dute Andre Maria Zuriaren plazaraino eta Aldundiaren jauregiraino.

Ekainaren 7an, igandea, amaituko da ekitaldia, Armentiako zelaietan jarritako kanpamentuan jarduerak eginez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios