Borrar

Udal kudeaketa zuzena nahi du EAJk gazteen enplegua sustatzeko Europako funtsetarako

Orain estatuak kudeatzen du Europako Batzordeak tokiko eta eskualdeko ekimenetarako emandako partidaren % 85

Sergio Eguía

Martes, 31 de marzo 2015, 01:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko EAJ Udal Taldeak mozio bat aurkeztu du, gaurko osoko bilkuran eztabaidatuko dena. Bertan Europako Batzordeak Gazteen Enplegurako Plan indartsu baten bidez aktibatutako funtsekin Gasteizen gazteen enplegua sustatzeko jardueren finantzaketa Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak zuzenean kudeatzeko eskatzen du, Europaren kontrolpean. "Oso positiboa iruditzen zaigu Gazteen Enplegurako Plana eta arazoan berehalako eragina izatea espero dugu. Izan ere, Europako gazte askorentzat drama pertsonala izateaz gain, gure ekonomiaren etorkizunerako ere arazoa da. Lortzen diren emaitzak eskualdeka banatzeko eta ebaluatuz joateko eskatzen dugu, hurbiletik errazagoa baita programa hori eskualdeka aplikatzea", defendatu du Borja Belandia, EAJ Udal Taldeko zinegotziak.

Zehazki, Europako Batzordeak 2020ra bitartean estatukideek Europar Batasuneko gazteen enplegua sustatzeko eta bultzatzeko sortutako ekimenak babesteko programaren 3.200 milioi euroetatik urte honetan bertan 1.000 milioi euro emateko hartu duen erabakiari egin dio erreferentzia Talde Jeltzaleak. Partida hori aktibatzearekin batera, ekimen hori ahalik eta azkarren martxan jarri nahi da gazteen % 25etik gorako langabezia tasa duten Europar Batasuneko eskualdeetan. Hori da Espainia, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Txipre, Txekiar Errepublika, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Polonia, Portugal, Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Suedia y Erresuma Batuko eskualde batzuen kasua. "Programa horren kudeaketa Europaren kontrolpean eta estatukideen logikarekin egin dadin nahi dugu. Ez da bidezkoa estatuak funtsen % 85 eta eskualdeek % 15 kudeatzea. Egiaztatuta dago hurbiltasuna eta ezagutza ekimen honek arrakasta izateko gakoa direla", azpimarratu du Belandiak.

Gazteen enplegurako programa horretara bideratutako Batasunaren funtsen banaketaren baitan Espainiari dagozkion funtsak eskualdeka aplikatzeko eskatzeaz gain, EAJ taldeak Enplegu, Gazteria eta Ekonomia Sustapen Sailek Eusko Jaurlaritzarekin programa Gasteizen aplikatzeko modua ados dezaten proposatu du. Ildo horretatik, Talde Jeltzaleak udal gobernu taldeari eskatu dio dagokion informaziorako batzordearen baitan, programa hori zehazteko udal proposamenak planteatzeko eta programa modu egokian gara dadin emaitzak eta beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak ebaluatzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios