Borrar

Euskaltzaindiak eta Ramón Rubial Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak esan duenez, "gaurko hitzarmenaren benetako balioa bere espirituan dago"

elcorreo.com

Miércoles, 25 de marzo 2015, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskaltzaindiak eta Ramón Rubial Fundazioak bi urteko iraupena izango duen lankidetza hitzarmena sinatu dute Bilbon, Akademiaren egoitzan. Fundazioaren izenean Eider Gardiazabal presidenteak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Eurekin batera, Idoia Mendia eta Vicente Reyes, PSE-EEko idazkari nagusia eta Prestakuntza eta Kultura idazkaria, hurrenez hurren, Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkaria eta Adolfo Arejita Iker sailburua egon dira.

Urrutiak gogorarazi du Euskaltzaindia gizartearen zerbitzura dagoen erakundea dela eta, hain zuzen, testuinguru horretan kokatu du hitzarmena, euskara eta euskal kulturaren alde, Ramon Rubial Fundazioarekin elkarlanean arituko baita Akademia. Gardiazabalen esanetan, euskararen hedapena eta normalizazioa helburu dituen hitzarmena sinatu dute, eta Idoia Mendiak esan duenez, "gaurko hitzarmenaren benetako balioa bere espirituan dago, hau da, akordio hau bultzatu duen gogoa da benetan inportantea".

Hitzarmenaren helburua Ramón Rubial Fundazioaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzarako oinarri nagusiak ezartzea da. Hala, euskara hedatu eta indartzeko jarduerak antolatzea izango da bi erakundeon xedeetako bat. Fundazioa eta Akademia elkarlanean arituko dira, bereziki, euskararen normalizaziorako proiektuak garatzeko, eta Ramón Rubial Fundazioaren barruan edo beronen bitartez Euskaltzaindiak euskarari buruz emandako arauak edo gomendioak zabaltzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios